Koronabirusak plazak gelditu dituen honetan bertsoaz gozatzeko aukera ezberdinak sortzen ari dira.
Ostiralero, "Etxetik-etxera" online bertso saioa izango da, 18:30ean. 6 bertsolari eta gaijartzailea arituko dira zuzenean.
Ostiral honetan honako bertsolariak izango dira pantaila atzeko plazan: Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze. Elizasu arituko da gai jartzaile moduan.
Saioa ikusteko, Labur.eus/etxetiketxera estekan sartu beharko da.
Informazio gehiago, Instagramen: https://www.instagram.com/etxetiketxera/
Hona hemen martxoaren 20ko etxez etxeko bertso saioaren bideoa: