COVID-19ren eraginez, museo eta galeriek ateak itxi behar izan dituzte. Halere, badira beste aukera batzuk zentro hauetako artelanez gozatzeko.
Hala, zenbait museo eta galeriatako webguneetan bisita birtualak egin ahal dira. Horixe da, hain zuzen ere, BilbaoArteren kasua.
Damaris Pan artista egoilarraren "Adarrak bistara" erakusketa ikusgai dago bere webgunearen bitartez.