Edozein unetan erabil eta kontsulta daitezke EKEk urtez urte ekoiztu dituen baliabide numeriko desberdinak eke.eus eta mintzoak.eus atarietan. Elkarrizketak, lekukotasunak, txosten bereziak eta erakusketak; denetarik dago herritarren eskura, doan, euskaraz, eta frangotan bertsio elebidunean.
Anitzak dira proiektuz proiektu sarean emandako edukiak.
Hona hemen hautaketa bat:
Elkarrizketak, lekukotasunak eta mintzaldiak
Balorapen bereziak
Datu baseak
Haurrak ahantzi gabe...
SOKA erakusketaren balorapen pedagogikoa kari, Asisko Urmeneta marrazkilariak 14 marrazki original sortu ditu Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzarien jantzi adierazgarriak irudikatzen dituztenak.