AupaQUARTET

Errenteria Maiatzaren 14(e)tik maiatzaren 16(e)ra
  • AupaQUARTET

Musikaste 2018ren barruan. 

KONTZERTU DIDAKTIKOAK LH-KO ERRENTERIAKO IKASLEENTZAT

Ikasleek igurtzitako soka-instrumentuen familia gertutik ezagutzeko aukera izango dute, biolina, biola eta biolontxeloa, hain zuzen ere. Eskainiko duten errepertorioa estilo eta garai ezberdinetakoa izango da (musika klasikoa, pop-rock, funk).

AupaQUARTET

AupaQUARTET soka-laukotea hiri-musika-ren estilo ezberdinetako konposizioan eta interpretazioan dago oinarritua; rock, reggae, funk eta hip-hop musikak dira beraien abiapuntua, eta jazz koloreko solo inprobisatuekin jolasten dute. Interpretazio frexkoa eskaintzen dute, publikotik gertu dagoena, eszenategia eta entzulegoaren artean dauden mugak gaindituz.

Sorreratik Bartzelonako areto garrantzitsuenetan kontzertuak eman dituzte, esate baterako: Jamboreen, Apolon, Luz de Gasen eta Palau de la Músican. Donostiako Jazzaldian parte hartu dute eta birak eman dituzte Espainian, Italian, Frantzian baita Txinan ere, bertako Shanghai Antzoki Nagusian jo zutelarik.

Made in Shasta saria irabazi zuten eta horren ondorioz bere lehen diskoa UP argitaratu zuten, 2015ean. Hainbat artistekin zuzenean jo izan dute, adibidez: Antonio Rey, India Martínez, 9son, Rafa Pons, Lucas Masciano, Marco Mezquida, Gerard Nieto, Celeste Alías, Cece Giannotti, Carlos Torijano, Javier Galiana, Julián Sánchez eta Raynald Colom. Sara Baras, Guillem Roma, Sandra Carrasco, Chuchito Valdés, Jerry González eta Javier Colinarekin estudioan elkarrekin lan egin izan dute.

 

Musikaste

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Maiatzaren 14(e)tik maiatzaren 16(e)ra
  • LekuaSoinu-Laborategia
    Errenteria

Non