Musikaste 2018ren barruan.
Zuzendari titularra: Robert Treviño
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere horretan jarraitzen du euskal musika-ekoizpena hedatu eta bere interpreteen pizgarri eta plataforma izatearen aldeko ahaleginean. Hori dela-eta, Errenteriako Euskal Musikaren Astearen (Musikaste) zerbitzura jartzen da gaur berriz bere, 24.enez. Oraingoan, eta lehenengo aldiz, Robert Treviño zuzendari titularrarekin.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak tinko eusten dio musika sinfonikoa zabaldu eta euskal musikari arreta berezia eskaintzearen bere bokazioari. Kontzertu-ziklo iraunkorrak ditu Bilbo (Euskalduna Jauregia), Gasteiz (Principal Antzokia), Donostia (Kursaal Auditorioa) eta Iruñean (Baluarte Auditorioa). Gainera, beste bi ziklo antolatzen ditu, ganbera musikaren ingurukoa bata eta haur eta familiarteko publikoari zuzendutakoa bestea. Eta horretaz gain, euskal konpositoreen ekoizpen sinfonikoan arreta berezia jartzen duen jarduera diskografiko eskerga burutzen du halaber. Jarduera guzti hau Orkestraren Miramongo egoitzan, duela 28 urte eraikitako espazio berezian diseinatu, planifikatu eta garatzen da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa erreferentziazko orkestra da gaur, bai erkidego mailan, denboraldiro 150.000 entzule biltzen baititu, eta baita estatu mailan ere, bere kontzertu-zikloetan abonatu diren 7000 pertsonei esker.
José Luis Ansorenak 1966an sortua, bere sorkuntzaren urrezko ezteiak berriki ospatu ditu. Ansorena bera izan zen koruaren zuzendari 1966tik 1994an jubilatu zen arte; orduan José Manuel Tifek hartu zion txanda eta bertako zuzendari izan zen 2015 arte. Gaur egun Andoni Sierra da Andra Mari Abesbatzaren zuzendari artistikoa.
Estatuko agertoki garrantzitsuenetan eman ditu emanaldiak. Europako hainbat herrialdetan (Austria, Belgika, Frantzia, Italia eta Suitza) eta Argentinan birak eskaini ditu.
Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin, Buenos Aireseko Filarmonikarekin, XVIII. mendeko orkestrarekin, Cadaquéseko Orkestrarekin, Akitaniako Bordeleko Nazionalarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin edo Frankfurteko Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu da elkarlanean, eta zuzendari izan ditu Fr. Brüggen, E. García Asensio, O. Alonso, A. Boreyko, A. Orozco-Estrada, R. King, Ph. Pickett, J. López Cobos, C. Rizzi, A. Ros Marbá, J. Mena, V. Pablo Pérez, M. Honeck, Ph. Herreweghe edo P. Goodwin beste askoren artean.
Hemeretzi disko grabatu ditu, koru musikan genero guztiekin, operak eta zartzuelak barne, euskal musikan espezializatua badago ere. José Luis Ansorenaren eskutik 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia sortu zuen. 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa sortu zuen.