"Oskara plazara"

Vitoria-Gasteiz Apirilak 20
  • "Oskara plazara"
  • "Oskara plazara"

2018 Zurrunbilo jaialdiaren barruan. 

Oskara Plazara zinema eta dantzako lan bat da. Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja nafarrek Kukai Dantzako dantzariekin egindako Oskara dokumentala da. Oskara metraje ertaineko film dokumental bat da, Kukai Dantza taldeak, Marcos Moreauren koreografia batean oinarriturik estreinaturiko izen bereko ikuskizunean oinarritua. Proposamenean muntaketa honen sormen prozesua jasotzen da. Bertan parte hartzen dute Erramun Martikorena kantautoreak eta euskal kulturako elementuek, kasu, joaldunek, Lesakako ihauteriak, maskaradek eta abarrek.

Kukai Dantza Errenterian kokatutako konpainia bat da. 2001ean sortu zuen Jon Maya dantzari eta koreografoak. Konpainiaren lan ildoa ikuskizun garaikideetan oinarritzen da, euskal dantza tradizionaletik abiatuta, sorkuntza propioak eginez eta koreografo ospetsuekin lankidetzan arituz.

  • PROIEKTUAREN ZUZENDARIA: Jon Maya Sein
  • KOREOGRAFIA: Marcos Morau / La Veronal
  • DANTZARIAK: Kukai Dantza
  • MUSIKA SORKUNTZA: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert
  • DOKUMENTALAREN ZUZENDARITZA: Pablo Iraburu, Iñaki Alforja
  • DOKUMENTALAREN EKOIZPENA: Arena Comunicación Audiovisual, Iñaki Alforja, Altxu Lanak
  • HIZKUNTZA: Euskara, gaztelania

 

Baratza

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non