"RIS3, Berrikuntza, Kultura eta Sormen Industriak: lurraldeak artikulatzeko aukera bat"

Donostia-San Sebastián Otsailak 28
  • "RIS3, Berrikuntza, Kultura eta Sormen Industriak: lurraldeak artikulatzeko aukera bat"

Bai Europako Batzordeak, bai gai honi buruzko kanpoko hainbat txostenek kultura eta sormen industrien balio ekonomikoa errekonozitu dute, eta krisi garai hauetan sektore ekonomiko sendo eta erresilienteenetako bat dela adierazi dute. Kultura eta sormen industriek % 4,2ko ekarpena egiten diote BPGari, eta 7 milioi lanpostu baino gehiago mugitzen dituzte.

Industrion iraunkortasunari eta eraginkortasunari begira, funtsezkoa da lurraldeko agendek (lurralde garapena, kultura, berrikuntza, negozioa eta garapen ekonomikoa, finantzaketarako sarbidea, eta abar) Espezializazio Adimendunaren jarraibideekin bat egitea.

Tokiko ekitaldiaren/herritarrekiko elkarrizketaren helburua da kultura eta sormen industriek lurraldearen garapenerako duten potentziala aztertzea, baita metodologia eta plangintza ere, RIS3en araberako eskualde estrategiek eta agintari kudeatzaileek ezarritakoari eta lurralde artikulazioari jarraikiz.

EBren esparruan, abiapuntua Eusko Jaurlaritzak zuzenduriko INTERREG Europe CREADIS3 proiektuko ekintzak eta CRE:HUB, Nafarroako Foru Gobernuaren parte-hartzearekin izango dira, baita Regional Initiative for Culture and Creativity (RICC) sarearen potentziala edo Europako Batzordearen JRC Europar Agentziaren ekintza estrategikoak ere, "Cultural and Creative Cities Monitor 2017" deritzonari lotuta, honek gako interesgarriak eskaintzen baititu.

* Sarrera doan izango da, leku guztiak bete arte. Aldez aurretik izena eman behar da.

EGITARAUA

09:30: Ongietorria

  • Ainhoa AIZPURU MURUA, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua – Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Marian ELORZA, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia
  • Joxean MUÑOZ, Kulturako Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza

10:00: Kultura eta Sormena: hirientzako eta eskualdeentzako erronkak eta aukerak. "Cultural and Creative Cities Monitor 2017" (2017 Monitor, Kultura eta Sormen Hiriak) ekimenaren aurkezpena Europako Batzordearen eskutik

  • Francesco PANELLA, Europako Batzordearen Baterako Ikerketa Zentroaren (JRC) ordezkaria

Galderak eta erantzunak

10:45: RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategia, berrikuntza eta kultur eta sormen industriak: Europako eta Euroeskualdeko dimentsioa duen aukera bat

  • Aitziber ATORRASAGASTI, Kultura Sustatzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritza
  • Fernando PÉREZ, Kultura zuzendari nagusia, Nafarroako Gobernua
  • Antton TOMASENA, Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia

Aurkezpena sormen industrien estrategiari buruz, dagokien Espezializazio Adimenduneko Estrategien barruan; eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak zuzenduriko INTERREG Europe CREADIS3 eta CRE:HUB proiektuen eta kultur eta sormen agendarekin lotuta dauden lankidetzarako baterako lan lerroen aurkezpena.

12:00: Kultur lankidetza eta kultur eta sormen sektorea Euroeskualdean: aquitaine.eus, eta Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko Diseinatzaileen Ituna (ADENNA)

  • Irene LARRAZA, Zuzendari orokorra, Etxepare Institutua
  • Benicio AGUERREA, EIDE - Euskadiko Diseinugileen Elkartearen koordinatzailea

Galderak eta erantzunak / elkarrizketa irekia

13:00: Itxiera eta kafea


Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data Otsailak 28
  • Ordutegia09:30-13:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non