Fas Zinekluba: "Irrintzi" + "Euskal emakumeak" + "Irrintziaren oihartzunak" + "Beti bezperako koplak"

Bilbao Ekainak 13
  • Fas Zinekluba: "Irrintzi" + "Euskal emakumeak" + "Irrintziaren oihartzunak" + "Beti bezperako koplak"

Irrintzi. Zuzendaria: Mirentxu Loyarte - Euskal Herria, 1978 (10 min).

Euskal emakumeak. Zuzendaria: Mirentxu Loyarte - Euskal Herria, 1981 (10 min).

Irrintziaren oihartzunakZuzendaria: Iratxe Fresneda - Euskal Herria, 2016 (54 min).

KORTeN! IV. Film Laburren Zinemaldia: Beti bezperako koplak. Zuzendaria: Ageda Kopla Taldea - Euskal Herria, 2016 (5 min).

Gonbidatuak: Iratxe Fresneda, zuzendaria, eta Begoña Vicario, Beti bezperako koplak film laburraren koordinatzailea.

Irrintzi: Luis Iturriren textuaren baten filmatuen bersioak, euskal errealitatea kaleetako argazkiak eta dantzari ikuskizunak, euskal herriko errepresioaren salaketa eskenatokian nahasten ditu. Marivi Bilbao aktore gisa bere lehengo lanetan ikus dezakegu. Lan zinematografikoa ausarta eta arriskutsua, ikus-entzunezko metáfora honek euskaldunen nortasun kolektiboari buruzko hausnarketa egiten du. Dantzan diharduten gizon-emakumeak eta irudi estatikoak, argazkietan jasotakoa dokumentutik harago doa, eta ikusleak sorkari honetan deitzen ditu. Film honetan Aresti, Celaya eta Oteroren hitzekin nabigatzen dira. Kalitatearen sari berezia eman zion Espaniako Zinematografiko Zuzendaritza Nagusiak.

Euskal emakumeak: Ikuska bakarra emakume batek egina. Euskaraz filmatua, dokumental honek elkarrizketa egiten die lau emakumeri Euskal Herriko emakumeen egoerari buruz hitz egiteko (70-80. hamarkadan). Solasaldiak artxiboetako irudiekin tartekatzen dira non emakume hauek beraien eguneroko lanetan aritzen diren. Mirentxuk hala zion: “Gure kultural erresistentzian puntu bat dago ia-ia marjinaturik, zinema. Halere, ongi dago horrek duen garrantzia, emakumeok behar beharrezkoa dugu arma hori”.

Irrintziaren oihartzunak (2016) lanean Irrintzi (1978) ezkutatutako ‘egia’ horien eta Euskal emakumeak (1981) filmeko emakumeen hitz begitaziodunen barrena ibiliko gara; erakutsitako sekretua izango dugu abiapuntu, baina Loyarteren obra eta izaera zein da osorik kontatu gabe.

Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia Irrintziaren oihartzunak filmak kontatzen du. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzandari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Hala, bere buruan filmak egiten jarraitzen duen emakume baten ibilbidea bistaratuko dugu, porrot egindako proiektuak proiektu, zapuztutako ilusioak, bizitzak eragindakoak gorabehera, zinemagile zein beste ororen gainetik.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data Ekainak 13
  • Ordutegia19:45
  • LekuaEl Carmen aretoa
    Indautxu plaza
    Bilbao
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaElebietan

Non